XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Ona emen Erlijioa ikasteko jarraibide ederra!.

MoLL`ek egin duana, zuek ere egin dezakezute.

Zuek alper utsak zeratela, ederki ikusi dezute oraintxe... Ezta ala?.

Ara ba: emendik aurrera Oso Ondo nai duanak artu beza MOLL`en jarrai-bidea.

Eskola-ondoren BERNER aserre bizian neregana etorri zan.

- EGER! astotzarra aiz i!.

Erlijiorik eztala ikasi bear zergatik eztiok esan MOLL orri?.

Ola jarraitu-ezkero, gure nota guziak beeratuko dizkik orrek!.

- Tira! tira!, erantzun nion; gaur bere txanda izango zala, Erlijioa goitik beeraño dana ain ederki zekila, nola jakingo nian ba nik?.

Gaur arratsaldean ordea orrekin itz egingo diat!.

- Ondo zegok!, zion BERNER`ek.

Kaska-gogorra baldin bada, botaiok zema aundi bat! Aitu al dek?.

Olakorik ez diagu sekula ikusi, ta ezta eramango ere.

Nere izena ez aitatu gero!.

DUMB`ek artu dik gauza bere gain.

Nik izkutuan egon bear diat.

Ulertu al dek?.

Enuan ba ulertuko! HEINI ia errukarri zitzaidan.

Baiño alare HEINI`k guziei batean burruka egingo ziela gogoratzean, alako poz ankerra nabaitzen nuan nere barruan.

Bazkal-ondoan egin nuan saioa.

OTTO zinean zegon eta orrela zoztorrik gabe itz egin genezaken.

- Aizak HEINI! esan nion.

Gaur ik astakeri izugarria egin dek, uste-gabe bada ere.

HEINI`k itxi zuan bapatean liburua; oiean exeri ta zorrotz begiratuaz esan zidan: - Astakeria?.

Ordun, eskola osoaren erabakia adierazi nion.

Bera lasai entzun ondoren, pensatzen egon zan.

- SCHLITZER Jaun orrek, zion gero, zuei gauza errexa egiten dizue.

Orrela ez dek arritzekoa, zuek ezer ez ikastea.

Ni zuen jarraibide bezela ipintzea gaiñera, etzait atsegin izan.

Baiño, jakin zak ondo! Erlijioa nik guzien gain ikasiko diat.